Bikote aholkularitza

Hasiera / Zerbitzuak eta terapiak / Bikote aholkularitza

Bikote aholkularitza

Bikote aholkularitza zerbitzua

  • Zailtasunak elkarbizitzan.
  • Komunikazio arazoak.
  • Zeloak.
  • Maitasun eza edo/eta harremanaren jarraipenari buruzko zalantzak.
  • Tratu txar, errespetu falta, egoerak bikotean.

Gaur egun zaila da bizitza proiektua beste pertsona batekin konpartitzea, batzuetan geure bizitzetan zer nahi dugun jakitea ere zaila denean. Hori da eman beharreko lehenengo pausoa, geure burua ezagutu, gure bidea aukeratu eta, ondoren, aukeratutako bidea beste pertsona batekin konpartitzea erabaki. Gure zoriontasuna ez dago gure bikotearen esku, ongizatea bakarka bilatzen dugu, eta bidea, ondo sentiarazten laguntzen digun norbaitekin konpartitzen dugu, baina norbait hori ez da gure bizitzan gertatzen denaren azken erantzulea. Gu gara erantzuleak.

Bikote harreman osasuntsua eta osoa, osorik, errealizaturik sentiarazten gaituena, norberaren hoberena ateratzen duena da. Bizitzan aurrera joateko laguntza da, eta ez traba. Errespetua, laguntza eta ulermena, konpromisoa, konfiantza eta komunikazioa, erlazio guztietan leku garrantzitsua bete behar duten alderdiak dira. Eta, jakina, baita pasioa ere.